XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euzkeraren alde

Aberri baten oñarririk bearrekoena, bere izkuntza dala iñork ezin du ukatu.

Baña tamalez guri gertatzen zaiguna, benetan negargarria degu, eta miñ ematen du, ikusiaz bere errua guregan degula, zergatik gure izkuntz kutuna, il zorian badegu.

Eta ori guziak guk naidegula badirudi, bere aldez ezertxo ere edo oso gutxi guk jartzen badegu.

Ba dirudi gure euzkai-zaletasuna beraka dijoala, ez badegu iñun somatzen euzkera aldeko benetako maitasunik.

Itzak bai, nun nai eta ugari.! Euzkera ikasi bear da, eta euzkera utses mintzatu!

Edonun itz eder oek sarritan entzuten ditugu, baña tamalez euzkeldun berri gutxi nabaitzen dira gure baso, mendi ta kaletan.

Ordea,! zenbat eta zenbat dira euzkera alde batera utzi ta, beste atzerri izkuntzak ikasi dituanak!

Emen Frantzi aldean urte oetan egon diranetatik, ez dakit iñork izango degun, emengo izkuntza ikasi ez duanik.

Baña euzkera nortzuk? Baleike nunbait izatea, edo nortzuk beartasun ori ikusiaz, gogoz asi eta gaur gure izkuntz maitearen jabe diranak, baña bildur naiz oso gutxi izango ote diran.

! Euzkotarra! Zure aberri atzerripetua benetan maite badezu, jarri ezazu alegin guzia bere izkuntz aldez, alegindu ikasten, eta ikasi ondoren edonun eta noiz nai pitxi eder orrekin apaindu zure mingain eta ezpañak, zure mintzakera euzkera bakarra izanik, jaso gora gure aberri zigortua, eta ori egiñaz berari egingo diozu, zure eskubetan dezun laguntzarik aundiena.

ARDIXE.